Tuesday, 7 January 2020

Egunero-egunero, "helper" (laguntzaile) berri bat daukagu. Honek zerrenda pasatu eta zer nolako eguraldia dagoen esaten digu. Abesti honekin era dibertigarriago batean ikas dezakegu eguraldia. How is the weather today?
Lehenengo hiruhilabetearen amaieran, baserriko animaliak ezagutu genituen "little chick"-en laguntzarekin. Ondoren, gure animaliz beteriko baserriak sortu ditugu.

Badakizue zer? Etxera joateko ordua heltzen denean, esploratzaile bihurtzen gara eta "walking in the jungle" abestia kantatuz eta dantzatuz ateratzen gara.
Walking in the jungle

Wednesday, 6 November 2019

Urriari amaiera emateko, antzezlan bat ikusi dugu ingelesez: Princess Polly and the Dragon. Dantza, abesti eta betiko kontakizunez urruntzen den istorioaz disfrutatu dute umeek.